Onbide.org kritikoa izango da, kritikaren bidez gauzak hobetu nahi dituena. Gure helburu nagusia azpiegitura handiak ingurumenaren aldetik hobeak izan daitezen lortzea da. Deba Goienean arituko gara.
Jardunaldi, hitzaldi, eta erakusketak antolatuko ditugu, informazioa emateko, eta baita kultur eta kirol saioak ere. Eta horren bidez, puri-purian dauden gaiei buruz jendea sentsibilizatzen saiatu eta informazioa zabalduko dugu. Esate baterako, azpiegitura handiek ingurumenaren arlotik zer nolako arazoak sortzen dituzten, arazo horiek konpontzeko herrialde aurreratuenetan zein irtenbide eta aldaketa egiten diren, eta abar.
Web orri honen bidez, datozen urteetan gure eskualdea zeharkatuko duten azpiegitura handien inguruan zer nolako arazoak ditugun azaldu gura dugu. Horrekin batera, kaltetutakoentzat ( mota guztietako kaltetuentzat zuzen nahiz ez zuzen) baliagarria izango den web-orria sortu gura dugu: dituzten eskubideen berri emango dien orria, alegazioak idazten lagunduko dien orria, proiektuak ikusteko modua eskainiko diena, eta abar.
Eskuartean
dugun informazio guztia erakutsi nahi dugu, herritarrek beste ikuspegi bat
izan eta informazio guztia eskuartean dutela, erabakitzeko moduan izan dezaten.
Zentsurarik ez!!